Ongi etorri gure blog-era

Hemen aurkezpen textu bat jarri beharko litzateke.

Iritsi da momentua



Suposatzen dut realzale bakoitzak, Pizjuaneko partidua amaituta, bere modura igaroko zituela egun luze hauek. Denoi oso zaila egin zaigu hainbeste egun itxaron beharra izatea Realaren egoera argitzeko. Lillok zioen modura, gizakiak tonaka sufrimendu jasan dezake, baina ezin da zalantzan bizi. Dudak gure barneak jaten ditu. Onena beste zerbaitetan pentsatzea egoera jasangarria izateko. Zaila ordea.

Horrelako kasuetan nahi ditudan gauzak irakurtzen ditudala onartzen dut. Ez dut ulertzen arerioaren zaletuekin harremanetan egoten diren hoiek, hikamikan, batak besteari bigarren mailara bidaliko direla esanez. Kutsagarria eta kaltegarria da hori. Oraingoa bezalako momentuak positibotasunez bete behar dira, baikortasunez.

Energia positiboa oso garrantzitsua izango da larunbatean. Eta oraingoz gauzak behar bezala doaz. Harro sentitu naiz berriro ere Realaren zalegoaz. Iaz oso erraza zen festara gehitzea, irabaztean gauzak beti izaten baitira ederrak. Oraingoan ordea jendeak sufrimenduan taldeari laguntzeko iritsi da. Estadioari buelta ematen zion hilara horrek indarrez bete behar ditu jokalariak.

Beldurra ez da bidailagun ona. Beldurrez ezin zara bizi, beti zorigaiztoaren zain. Errealitateari aurrez aurre begiratu behar zaio, eta egin beharreko guztiari ausardiaz heldu. Realak etxean jokatzen du, azkeneko hiru partiduak irabazi ditu Anoetan, eta iaz eta aurten ia partidu guztietan 3 puntuak bertan geratu dira. Gainera, talde honek nortasuna duela birritan erakutsi du. Nastic, Numantzia, Betis, Hercules, Levante, Villarreal, Cartagena, Celta, Sporting, Bartzelona eta Zaragoza. Partidu horiek guztiak, erabakiorrak denak, Realak irabazi egin ditu. Irabazi.

Oraingoan berdinketarekin nahikoa dugu, baina ez dugu dudarik irabaztera irten behar garela. Zer pentsatu behar du bigarren itzulian etxetik kanpo irabazi ez duen Getafek? beraiei gainera, berdinketak ez die ezer ziurtatzen. Izan gaitezen zentzudunak. Hemen zeinek izan behar du beldur? guk behinik behin ez. Beldurra koldarrentzat.

Gu Reala gara. Reala Gipuzkoa osoa da. Realaren altxorra bultzaka izango dituen milaka pertsonak dira. 102 urteko historiari helduz, kolore eta harmarri horiek soinean eramateak ematen duen adorearengatik, ziur naiz Reala ez dela bigarren mailara jaitsiko.

Seve Ballesterosek esandako batekin amaituko dut: "Para ganar has de verte ganando. Y si te ves, ganas". Nik begiak ixten baditut, Realaren garaipena ikusten dut soilik. Bihotzez. Hori bakarrik ikusten dut. AUPA MUTILAK!

No Response to "Iritsi da momentua"

Publicar un comentario