José Mario Dos Santos Mourinho Felix (Setúbal, Portugal. 1963ko Urtarrilak 26), munduarentzat, Mourinho edo Mou. Bere lehen pausoak jaioterrian eman zituen. Lisboan Edukazio Fisikoa ikasi zuen, kiroletako metodologian espezializatua. Orduan ere bere nortasunaren aztarnak utzi zituen. Matematiketako irakasle batekin istilu bat izan eta, behar baino hilabete batzuk beranduago graduatu zen. Gaztetatik errebelde, probokazioa eta hausturaren maitale. Eta futbolaren maitemindu.
Bere aita Rio Ave talde portugaldarraren zuzendari teknikoa zen, eta Mourinho gazteak argi izan zuen txikitatik non zegoen bere bidea. UEFAk antolatutako futboleko zuzendari tekniko izateko kurtsoa bete zuen Eskozian, eta Portugalera entrenatzeko gosez itzuli zen. Behetik hasi behar baina, eskola batean. Handitasunaren gosea duenarentzat goxoki txiki bat baino ez.
Bigarren mailako talde batean laguntzaile moduan aritzeko aukera suertatu zitzaion, eta Mouk ez zion ukorik egin. Bere ametsaren bidea ikusi zuen zirrikitu hartatik. Bere jaioterriko taldean laguntzaile moduan aritu ondoren, bere bizitzan ezinbestekoa izan zen tipoa ezagutu zuen Mourinhok. Sir Bobby Robson.
Britaniar handia izan zen portugaldarren maisu. Lisboan ezagutu ziren elkar. Robsonek itzultzaile bat behar eta, Mourinhok gazte bat hurbildu zitzaion. Gazte izanagatik, ez zitzaion inportan izan jendeak"el traductor" bezela ezagutzea. Non Robson, han Mourinho. Bazekien nora hurbildu. Robsonek bere bertuteak laster ikusi zituen, Lisboa Oportogatik aldatzean, berarekin eraman baitzuen oraindik 30 urte ez zituen "itzultzaile" hura. Traduktore lanak ondo egiten omen zizkion nonbait, pentsatuko zuen jendeak.
Pixkanaka Robson handiaren konfiantza irabazten joan zen, eta bere eskuin eskua bilakatu zen. Bobbyk bazekien mutil hori berezia zela, eta Bartzelonara berarekin eraman zuen 1996an. "Robson es de los que no mueren nunca" zioen Mourinhok legendazko kanaduna hil zenean. Gelazko tipoaren bihotzari atximur bizitzak, bere maisua eramatean. Negar malkoak, barru barrutik irtetzen diren horietakoak.
1997an Louis Van Gaal iritsi zen Bartzelonara, harrobiaren arduradun berria izateko. Nuñez, Robson eta Mourinhorekin bilera bat izan zuen bertara iritsi eta berehala. Orduan, Nuñezek Bartzelonaren lehen taldearen gidaritza eskaini zion. Mourinho sutan jarri zen. Ohiuka. Haserre bizian zen portugaldarra. Orduan Van Gaalek berarengan zerbait berezia ikusi zuen. Hori zen tulipanak nahi zuena. Bere begietan amorru hori ikustean konturatu zen tipo horren nortasun irabazleaz. Ez zen kokiltzen zen horietakoa.
Van Gaali arerioen analisiak egiten zizkion. Bere lehen egunean, holandarrari 20 foliotako informea entregatu zion. Txunditurik gelditu zen Van Gaal. Futbola beste era batean ikusten duten horietakoa da Mourinho, horregatik holandarrak taktikoki erabakiak hartzeko aukera eman zion. Eta baita ondo atera ere.
2000garren urtean portugaldarrak amaitutzat eman zuen bere "ikasle" garaia, eta Benficaren aurrean jarri zen, lehen aldiz buruan. Bederatzi jardunaldiren ondoren, maletak egin zituen ordea. Presidentez aldatu zuen taldeak, eta Mourinhok ordagoa bota zion. Zeinekin ari zen jakin gabe, Azevedok ezezkoa eman zion kontratu luzatze eskaerari. Mourinho hanka egin zuen. Bere harropuzkeriak ezin horrelako gutxiesterik jasan.
Denborak ordea, arrazoia eman zion. Ez ditut orain bere kirol lorpenak komentatuko, ia denek ezagutzen baitituzte, baina hamar urte beranduago munduko entrenatzaile onenari ematen zaion saria jaso du. Kirol merituak izugarriak, baina polemika ere beti bizkar gainean.
Mourinho munstro mediatiko bihurtu da. Txikitatik mugak apurtu zale zen hori, orain boteretsu. Emaitzak lagun, prentsa ere bere interesen arabera manipulatzen ikasi du. Beti taldearen onena bilatzen duelaren kontuan babestua, nahi adina barrabaskeri esatera ausartzen da astero astero.
Ez da gauza berria, Oporton, Chelsea eta Interren gauza berdinak egiten baitzituen. Interren entrenatzaile bezala emandako prentsaurrekoei erreparatuta, Deja vu batean gaudela pentsa daiteke. Duele urte bete Milanen arbitroen kontra aritu zen, prentsaren kontra, zaletuen kontra, eta egutegiaren kontra. Helburua? gauzak txarto datozenean atentzioa taldearengandik desbideratzea.
Estrategia zilezkoa, baina zikina. Gaztetatik Mourinho irabazlea izan da, kanibala. Agian txapeldun handia izateko bide azkarrena hori da. Bideak ez du inporta, bukaerako emaitza ona baldin bada. Horrek orain arte balio izan dio portugaldarrari. Orain ordea, errealitateak bizkarra eman dio.
Real Madril bera baino talde handiagoa da. Historia paregabea duen taldea, eta munduan beste inork ez duen handitasuna duena. Munduaren aurrean Madridek jautasuna adierazi nahi du, errespetua eta handitasuna. Mourinho ordea ez da gauza horien lagun. Eta zulo beltzean ari da sartzen.
Orain arte eramandako estrategiak ez du historiako Bartzelonarik onena garaitzeko ematen. Errealitateak, bizitzak, Mourinho bere lekuan ari da jartzen. Onaren eta txarraren gainetik dagoen handiuste hori. Jokalariek estima diote, bere mutilak sutsuki defendatzen ditu, baina kanporan begira perspektiba galdu du.
Momentuz, gauzak lagun izan ditu beti Mourinhok. Beatzak altxatzea erreza da irabaztean, baina galtzen ere jakin behar da. Denboraldi guztia hizketan pasa du, UEFAren kontra, arbitroen kontra, Messiren kontra, eta orain egutegiaren kontra. Okerrena fanatikoek infernura jarraituko luketela da. Aski da. Bere ibilbideak erakusten digu Mourinhoren nortasuna, edo jokamodua, horrelakoa dela, baina horrek ez dio nahi duena egiteko eta esateko eskubiderik ematen.
Atletico Madrilek, Kopako kanporaketako bi partiduak baino lehen, astelehenez jokatu zuen. Madridek baino egun bat edo bi gutxiago izan zituen partidua prestatzeko. Orduan ixilik izan genuen portugaldarra. Lyonek egun bat gehiago baldin badu deskantsatzeko ordea, UEFAkoak deabruak dira. Bartzelonak lehenago jokatzea abantaila omen da, baina nik ez diot diferentziarik ikusten 20:00etan eta 22:00etan jokatzeari. Aitzaiki merkeak. Gainera, Mourinhori gogoratuko nioke, azken hiru edo lau urteetan "klasikoaren" bigarren partidua, erabakiorra, bost-sei jardunaldi fatan Bernabeun jokatzen dela, horrek suposatzen duen abantailarekin.
Adibide txiki batzuk besterik ez dira, epaileez hitz egitea barregarria baita Madriden kasuan. Ez dakit polemika maite duen, eta berdin zait bere taldea babestea izatea helburu. Mundu honetan "kaballero" izatea ere eskertzen da. Kiroltasunaren adibide izatea da bere erantzunkizuna. Balore batzuk erakutsi behar dira, eta tipo honek bizkarra bukatzen den lekutik pasatzen ditu. Egutegia egiten dutenek berataz barre egiten dutela dio. Ez Mourinho ez, zu ari zara gutaz barrezka. Baina Real Madrilek jan egingo zaitu; oraingoan okerreko arerioa aukeratu duzu.

3/01/2011 05:41:00 a. m.
Imanol Arruti
No Response to "José Mourinhoren negarrak"
Publicar un comentario