Azken orduetan denen ahotan zegoen kontua konfirmatu da gaur arratsaldean. Espainiako Txirrindularitza Federakuntzak Alberto Contador zigorrik gabe utzi du, nahiz eta hasiera batean urte beteko etenaldia proposatu. Arraroa dirudien arren, madrildarraren errekurtsoa kontuan hartu dute.
Hala ere, auzi honen klabea pasa den larunbatean jakin zen, txoriburu batzuk Zapaterok eman zion babesean ikusten badute ere. Otcharov pin-pong-eko jokalari alemaniarra, Clembuterolarekin positibo emandakoa, AMAk (Dopajearen kontrako Agentzia Mundiala) errugabetzat eman zuen, eta ondorioz zigor gabe utzi.
Aurrekari hau Espainiako Txirrindularitza Federakuntzarentzat salbazioa izan zen. Ez zekiten Contador nola liberatu UCI eta Tourreko zuzendariak euren gainera otso gosetsuak bezela bota gabe. Zeruaren ateak parez pare irekiak. Zirrikitua ikusi eta nola ez, aprobetxatu.
Espainiaren gabeziak eta lotsak kirolarekin estali nahi dituzten horiek ezin zuten jasan euren idoloetako bat kakaz gainezka egotea. Nola onartu saldu duten "urrezko aroa" gezurretazkoa izatea. Contador sutsuki defendatu dute, "Operacion Puerto" eta "Operacion Galgo" bezalakoen ondoren gehiegizkoa izango zelako euren etorkizuneko esperantza, Armstrong bera garaitu zuena, tranposo bat izatea.
Kontrako aldean UCI eta frantsesak. Batzuen forofismoa hauetako askok gorrotoarekin konpentsatzen dute. Armstrongekin behin eta berriz saiatu ostean, Nadalen gainean modu lotsagarrian akusazio barregarriak egin eta gero, orain Contador dute helburu.
Frantsesen frustazioak euren koroako bi bitxi preziatuetan dute hasiera puntua. Jada 25 urte pasa dira Bernard Hinault haundia Parisa mailot horiarekin iritsi zela. Anquetil, Fignon, Bobet edo Poulidor, besteak beste, eman dituen herriarentzat, urtero atzerritar bati txalotu behar izatea bihotzean ziztada bat egitea bezalakoa da.
Tourraz gain, Roland Garros da frantsesek duten beste harri bitxia. Txirrindularitzan bezala, hemen ere urte gehiegi pasa dira (27) "coq" batek irabazi gabe. Yannick Noah-ren garaipena beste generazio batek kontatu behar du.
Hau guztia, Frantziako herriak duen gorrotoaren suan gasolina botatzea bezalakoa da. Ez dute kanpotar heroi gehiagorik nahi. Horregatik hienak bailiran erreakzionatzen dute haragi usteldu baten usain txiki bat sumatzean. Garbitasunaren borroka huts-hutsik! ze arraio! Richard Virenquek estatu osoaren admirazioa zuen, tranpa zikinetan barruraino egon izanda ere.
Batzuen eta besteen jarrerak askotan nazka ematen didala aitortu behar dut. Hau ez da herrien arteko borroka. Horretarako olinpiadak daude, mundialak... baina hau txirrindularitza da. Bakarkako kirola. Egia da euskaldun batek irabaztean inoiz baino gehiago pozten garela hemen ere, baina euskal afizioak badaki ederki asko txapeldun handiak errespetatzen. Txirrindularitza maite duelako.
Txirrindularitza maite dudalako bene-benetan pozten naiz Alberto Contador zigorrik gabe geratzeaz, oraingoz behintzat (ziur UCI eta AMA ez direla besoak gurutzatuta geratuko). Askok euren tranpak askotan aitortu dituzten bezala (Riccó, Di Luca, Millar...), euren inozentzia defendatzen dutenek ere konfiantza puntu bat merezi dute. Mikel Astarlozaren hitzak ez ziren nolanahikoak izan. Pertsona ororen barneraino iritsi ziren. Tipo horrek ez zuen gezurrik esaten. Ezin dezake horrelako aurpegirik izan.
Antzeko zerbait gertatu zait Contadorrekin. Bere begietan ez zegoen gezurrik. Bere aurpegian amorrua ikusi dut, injustiziak sortzen duen amorrua. Nik ez dut laborategien lana epaituko, baina haiek emandako emaitza, nere ustean behintzat, oso argia da. Egun bat lehenago eta beranduago, Contadorren gorputzean ez zegoen Clembuterolik, eta egun madarikatu horretan aurkitu ziotena, ezin daiteke inola ere gorputzeratu, ia existitzen ez den balore bat baita. Nik egiten dudan galdera da, horrek bere errendimendua hobetzen lagundu al zion? erantzuna argia da: ez. Beraz, zertan ari gara? tranpa non dago? Txirrindularitza eta dopajearen arteko auzia ez al da apokalipsian erori? baina zer da hau?
Pozik nago hurrengo Tourrean, uztaileko eguzkiak astintzen duen bitartean, Contadorren hanka finak Tourmaleten gora ikusiko ditudalako, Andy Schleck gurpilean duela. Beraien garaia iritsi da, eta Schleck-ek bien artean lehen zegoen diferentzia jan diola errepidean erakutsi beharko du. Ziur nago berak ere hala izatea nahi duela. Txirrindularitzak hala behar du. Samuel Santxez-en jarrera horren lekuko. Euskaltelentzat Tourreko lehen podio izan zitekeen Contador zigortu izan balute, baita berarentzat ere, baina Samuel, bihotzez, poztu egin da bere kidea libratu dutelako. Kiroltasuna. Putrerik gabe. Interesik gabe.

2/15/2011 12:01:00 p. m.
Imanol Arruti
No Response to "Contador, bienvenue a nouveau"
Publicar un comentario