Ongi etorri gure blog-era

Hemen aurkezpen textu bat jarri beharko litzateke.

Ekialdeko lehoi zaharrak irabazi


Orain arte ospatu diren hiru etapetan txirrindulariek ikuskizun bikaina eskaini digute Euskal Herriko errepideetan. Salbuespenik gabe, hiru egunek xarma, emozioa eta ikuskizuna eskaini dituzte. Jendeak ere errepide bazterrak beteaz kolorea eman dio Itzuliari. Bazirudien gaurkoan esprinean bukatu behar zela etapa. Ibilbidea Gavazzi eta Freire bezelako gizonentzat aproposa zirudien.


Baina beste askotan egin duen legez, ekialdeko lehoi zaharrak agerraldia egin du, pelotoi nagusiari erronka bota eta berriro ere garaile irtetzeko. Alexander Vinokourovek pronostikoak hautsi egin ditu berriro ere. Harritzekoa da 37 urterekin errusiar eskola zaharrek txirrindulari honek duen grina. Kolore guztietako garaipenak lortu ditu bere bizitzan zehar, baina oraindik ez du bere irabazteko gosea asetu. Gaur Euskal Herriko errepideetan lortu duen lehen garaipena izan da. Ez litzateke justua izango ez berarentzat, ezta gure herriarentzat ere, batak bestea irabazten ikusi gabe gelditzea.


Vinokourov asko estimatzen dute kirol hau maite dutenek. Zeinek ez ditu gogoratzen bere erasoak, bata bestearen atzetik. Potentzia handiko txirrindularia, gihartsua, baina ez horregatik mendian baldarra. Kalitate puntu bat falta izan zaio beti itzuli handi bat irabazteko, baina gutxik edukiko dute berak duen irabazteko gaitasuna. Hori odolean darama. Lehiatzeko inteligentzia ere bere berezkoa du, gaur erakutsi duen bezala.


Momentu zehatzean egin du eraso, bakarrik. Bost kilometro egin ditu pelotoiaren kontra, baina ez diote segundurik kendu. Hori izan da hori kilometroak jateko modua. Bere indarrengan konfiantza osoa duen irudia ikusi dugu, behin ere atzera begiratu ez duena. Lehiatzeko beste modu bat mantentzen duen azken gudaria da "Vino". Txirrindulari usaina dagoen herri guztietan utzi du kazajstandarrak bere aztarna. Gaur, azkenean, Euskal Herrian. Bejondeiola!


Biharkoa etapa erabakiorra izango da ziurrenik. Usartzako portuak beti zatitzen du tropel handia. Beti ateratzen ditu ahulenen miseriak. Itzuliko porturik gogorrena dela esan daiteke. Arrateko Santutegian segundo erabakiorrak egongo dira jokoan. Eskalatzaileek azken aukera izango dute Zallako erlojupekoa baino lehen. Kloden oso indartsu ageri da orain arte, baina Azpirozen sufritzen ikusi genuan.


Horner izan da orain arte indartsuenen azaldu dena. Amerikarra fin dabil, eta bihar ez dut bera atzean uzteko gai den inor ikusten. Samuel ere fin dabil. Gaur "Puritok" esan duenez, Euskaltelekoa ikusten du indartsuenen. Iaz bertan irabazi zuen, eta bihar ere berarengatik egingo nuke apustu. Gizon azkarra da, mendatea ondo datorkio, eta formaz bikain dabil.


Gesink eta Frank Schleck ere gertu espero ditut. Baina Hesjedal ere. Baina irabazteko Samuel edo Hornerren alde egingo nuke. Beraiek dira indartsuenak. Erlojuaren kontra ordea, bihar denbora asko galtzen ez badu, Klodenek du abantaila. Beroak ere bereak eta bi egingo ditu biharko 180 kilometroetan. Ikuskizunaz gozatzen jarraitzeko beste aukera bat.

No Response to "Ekialdeko lehoi zaharrak irabazi"

Publicar un comentario