Ongi etorri gure blog-era

Hemen aurkezpen textu bat jarri beharko litzateke.

Inurria, txitxarra baino hobe


Batzuen lasaitasunak, patxadak, harritu egiten nau. 10 partidu falta dira... 9 puntutako abantaila dugu... hamar talde dauzkagu azpitik... badirudi batzuek infernua azkar ahaztu dutela. Nik ez ordea. Batzutan nere erreflexioetan konturatzen naiz, agian kutsatuegi nagoela. Ez dakit, gehiegi sufritu dut Realarekin. Dezepzio eta atsekabe gehiegi agin. Ni bezalako optimista (izaten jarraitzen dut) kakati bihurtu ote da?

Gauza da ez zaitela egoera gehiegi gustatzen. Ez nituen espero azken hiru partidutako kaleak. Bai agian Riazorrekoa, Realarentzat inoiz ez baita izan zelai aproposa. Baina etxeko bi huts egiteek min eman didate, ez nituelako espero. Nere kontuetan puntu horiek poltsikoan ematen nituen, eta beraien falta somatu egiten dut. 10 jardunaldi geratzen dira bakarrik, baina ez zait Realaren egutegia gustatzen.

Orokorrean taldeak etxetik kanpo, lau salbuespenekin, Almeria, Malaga, Xixon eta Getafe, ez dabil fin. Talde gehienak bezela, bai, baina Realak etxetik kanpo 14tik 10 partidu galdu ditu. Asko dira. Gehiegi. Are gehiago kontuan izanda zelai horietako asko ez direla beste munduko ezer. Hori ikusita, eta Calderon, San Mames, Mestalla eta Pizjuan gure aurrean izateak kakalarria sortarazten dit. Ai ama! Lau partidu gutxiago ia, dut nere buruan. Eta Bartzelona etxean. Bost. Esku bakarra geratzen zait jada.

Baten batek esango du: zeinek dio partidu horiek guztiak galduko ditugunik? logikak eta Realaren balantzeak hori normalena izatea dio. Mestallan Realak dituen zenbakiak negargarriak dira. San Mames eta Calderonen ere, oso eskasak. Pizjuan izango litzateke agian "aproposena". Baina hala ere...

Zer esan nahi dut honekin guztiarekin? beldurra dudala. Denboraldiak gure ligako arerioekin jokatzen ditugun partiduetan erabakitzen da, eta bertan ezin dugu hutsik egin. Racing, Hercules, Sporting, Zaragoza eta Getafe. Horiek dira partidurik samurrenak. Lasai egoteko hiru garaipena behar Realak. Edo bi garaipen eta beste bi berdinketa. Nere kontuak argiak dira, Herculesi eta Sportingi nahitaez irabazi behar diegu etxean, eta Sardineron ez legoke gaizki gutxienez puntutxo bat batzea. Bestela larrialdiak.

Ez dut "agonias" bat izan nahi, inoiz ez bainaiz horien alboan ibili. Baina adi. Valladolidek 2003an egin zuen erridikulua ez dut nere taldearekin errepikatua ikusi nahi. Horregatik puntuak batzen hasi behar du Realak igande honetatik hasita. Bukatu dira tontakeriak. Lasartek eta bere mutilek jakin behar dute zeinen garrantzitsuak diren Santanderreko puntuak.

El Sardinerora egin ditugun azken 12 bisitetan, 2 bakarrik galdu, 3 berdindu eta 7!!! irabazi ditu Realak. Zenbako horiek beste inun (Montjuic magikoan antzeko) ez ditu Realak. Zelai aproposa dela esan genezake, nahiz eta bi porrotak, ez dakit zergatik, ederki asko gogoratzen ditudan. 3-1 galdu genuen hori, eta baita bigarren mailara jetsi ginen urtekoa 1-0. Baina orokorrean Realaren partidu onak ere gogoratzen ditut (nola ahaztu 1-4ko hura, Joseba Llorente gazte baten golarekin). Ezin ahaztu Oriol urdesemeak Aranbururi egindakoa.

Datuak datu, Realak milaka zaletu izango ditu igandean Santanderren animatzen. Zelai aproposa. Egun aproposa. Arerioa samurra ez, baina bere momenturik onenean ez dagoena. Ea ba denon artean gai garen lehiari behar zaion garrantzia emateko. 10 jardunaldi bai, baina nik nahiago inurria izan. Lanak pixkanaka egin, gero lasai egoteko. Badakigu eta zer gertatu zitzaion txitxarrari...

P.D. Hemendik eta bihotzez besarkada goxo bat Orbegozori. Ikusten dudanez ederki asko ulertu du Athleticen Realean baina errezagoa dela lehen taldera iristea. Ziurrenik De Ceriok, Balenziagak eta Castillok beren esperientziak kontatu ondoren erabaki du. Zorionak hartutako erabakiarengatik. Zu zara beste Realzale guztiontzat eredu. Zu bezelakoek erakusten digute Illarramendi bezelakoen balioa. Realarengatik apustu onenek. Zu bezalako "perlek" ordea A8aren beste aldera alde egin behar. Toquerorengandik asko ikasi.

No Response to "Inurria, txitxarra baino hobe"

Publicar un comentario