Askorentzat futbolik gabeko asteburu bat, ez da asteburu. Egia da nik ere askotan faltan bota izan dudala futbola, edo Realaren partidua, selekzioek jokatu behar dituzten bodrio horiek jasanezinak baitira. Baina oraingoan nik uste realzale orok hartu dugula gogoarekin atsedenaldi hau. Baita jokalariek ere.
Askotan gauzak behar bezala ez doazenean, onena dena bertan behera utzi eta deskonektatzea izaten da. Txipa aldatzea deitzen diote batzuek. Egia esan, airez aldatzea ez dator batere gaizki noizean behin. Tontakeria izan daiteke, baina bueltan gauzak desberdin ikusten dira. Parekatu egiten dira indarrak, nonbait.
Osasunakoei suposatzen dut ez diela graziarik egin geldialdi honek, baina nere ustean Realari primeran etorriko zaio. Inertziak, magoak edo duendeak. Nik zer dakit. Gauza da taldea indarrik gabe zegoela azken asteetan. Ideiarik gabe. Eta zortea etsai duela, bestela ezin uler daiteke Malaga eta Racing-en aurka gertatutakoa. Reala hobeto ari zenean, bi gol jaso, eta porrota.
Ligaren azken faseari ekingo diogu hurrengo igandean, greba lotsagabe hori aurrera ateratzen ez bada behintzat (Pote bat jokatuko nuke lasai asko greba ez dagoelaren alde). Azken bederatzi partidu hauetan Realak bere nortasuna berreskuratu behar du. Eta horretarako, atzeko lerroko kontundentzia berreskuratu behar da. Realak denboraldi osoan partidu bakarrari eman dio buelta, eta gola jaso duenean ez du ia inoiz irabazi. Anoetan irabazi dituen partidu guztietan ez du golik jaso. Beraz, futsezkoa da atzeko sendotasuna errekuperatzea. Bestela larri ibiliko gara.
Lasartek badaki hori. Horregatik atera zituen bost atzelari Sardineron. Ez zitzaion ondo atera, baina bidea zein den argi dauka. Jokalariek freskotasuna berreskuratu izan espero dut, horrela azkenaldiko kontzentrazio hutsuneak ez errepikatzeko. Herculesi nola edo ahala irabazi behar zaio.
Tentsioak eta nerbioak itzuli egingo dira, asteburu honetako lasaitasunari agur esateko. Egia esan neri ere ondo etorri zaizkit "atseden" egun hauek. Lanean jarraitu arren, sufrimenduak eta penak ez ditut alboan izan oraingoan. Lasai jarraitu ditut asteburu honetako kirol ekitaldiak. Baita gozatu ere.
Contadorrek garaipen ederra lortu du Voltan, ez ordea Franck Schleckek Criterium Internazionalean lortutakoa baino gehiago. Schleck anaietako nagusiak lepauztaia hautsi zuen iaz Tourrean, eta lesioak lesio, ezin izan zuen dir-dir egin. Aurten ordea indarrez bapo dator, eta gogoz gainezka. Erlojupekoak dira bere ahultasun, baina asko hobetu omen du hemen, Gesinkek bezala.
Saskibaloian zaharrak berri, eta Gipuzkoa Basketek beste porrot bat jaso zuen. Talde honi nortasun falta nabari diot. Ez du engantxatzen. Talentuzko jokalariak bai, baina ez dute jendea engatxatzen. Rutinagatik galtzeagatik izango da agian. Edo zein diren oraindik ez dakitelako.
Larunbatean eta igandean egon ziren pilota partiduekin gozatu nuen. Ez ziren oso ikusgarriak izan, baina bai tentsio handikoak. Binakako txapelketaren final handia jokoan dago, eta nerbioak nabari dira. Hutsak garesti ordaintzeagatik, ohikoak baino gehiago ikusten dira, paradojikoa dirudien arren. Baina esan bezala, Aimarrek eta Beginok, Gonzalezek eta Laskuk, Irujok eta Merinok eta Xalak eta Barriolak ikuskizuna eman zuten. Azken jardunaldian denek izango dituzte aukerak finalean egoteko.
Irujo zalea naizela aitortu behar dut, baina finalean Xalak eta Barriolak nahi ta ez egon behar dute. Orain arte txapelketako oneneak izan dira, eta pena litzateke, injustoa baita ere, partidu kaxkar batengatik kalean geratzea. 15 tantu behar dituzte Aimar eta Beginoren kontra. Azken hauek zailagoa dute, 22-14 irabazi behar baitiete finalean egoteko. Gonzalezek eta Laskurainek 22-15 irabazi behar diete Irujo eta Merinori, eta hauek irabaztea nahikoa dute. Txapelketa zoragarria ari da izaten.
Kirola maite dugunontzat, asteburu ederra izan da. Eta behingoagatik, sufrimendurik gabe. Hori bai, sufritu gabe, ezin bizi. Harek ematen baitigu pozik handiena helburua lortutakoan. Gauza errezek luzera aspertu. Horregatik Realaren garaipena behar dut igande honetan. Horixe da barruko sua pizten duena.

3/28/2011 05:17:00 a. m.
Imanol Arruti

No Response to "Asteburu bat futbolik gabe"
Publicar un comentario