Ongi etorri gure blog-era

Hemen aurkezpen textu bat jarri beharko litzateke.

Anbizioak etenik ez duenean


Modu iraunkorrean hazteko beharraz hitz egin zuen Jokin Aperribaik atzo. Horretarako, funtsezkotzat jo zituen Anoetako berrikuntza lanak eta telebista eskubideak. Realak, bere betiko sustraiak moztu gabe, beste era bateko ureztaketa sistema bilatu nahi du biharko enborra tinko-tinkoa izan dadin. Zuzen dabil presidentea.

Estadioa bere egin behar du ezinbestean talde txuri-urdinak, birmoldatu, harmailak gerturatuz eta ahal bada, kopuruan handituz, beti ere proposamen ekonomiko bideragarri baten baitan. Realak ezin du besterik gabe erakundeen atea jo eta eskua luzatu patrikak betetzeko. Horiek egin dute egin beharreko esfortzua. 

Finantzaketa modu ezberdinak topatu behar dira eta horretan, besteak beste, jokalarien salmentak, neure ustez, zilegi behar du izan. Ezin gaitezke itsutu. Badakit inpopularra litzatekeela oso, esaterako, Griezmann saltzea, baina eskaintza on baten aurrean ez legoke beste irtenbiderik. Saltzeko momenturik egokiena aurkitzean dago koxka. Xabi Alonsoren salmena bikaina izan zen. Antzerako zerbaitetaz ari naiz.  

Athleticen hauteskundeak direla eta egoera horretaz baliatu beharko ginateke. Gastu handia egiteko prest azalduko dira bi hautagaiak bazkideen bozka erakartzeko. Nork eskainiko ote du gure jokalariengandik zuri-gorriek adina diru ? inork. Horren aurrean besoak gurutzatuta geratu behar al dugu inora ez garamatzan harrokeria antzuan ? gure beharren arabera saltzen jakin behar da. Horra Alkizaren adibidea. Bartzelonak baino diru gehiago jarri zuten mahai gainean bilbotarrek. Merkatua mugatua dutela? atera diezaiogun zukua horri.

Diru-sarrerak handitzearekin batera, jokalari garrantzitsuak erakartzeko ahalmena biderkatu egiten da. Lege zaharreko buruketa. Era berean, agintariek barneratu dute telebistek emandako xoxak ez direla txantxetan hartzeko kontua. Gogor defendatu zurea, negoziatu ahalik eta etekin handiena lortzeko. Horixe egin du Realak eta Digital Plus etxearekin egindako tratua txapela kentzekoa da. Bi hitzetan, Athletickek baino 3 milioi gutxiago jasoko du eta Zaragozak baino sei gehiago, horrek esan nahi duenarekin. Operazio biribila. 

Aperribai eta bere lan taldea ate txikitik sartu ziren klubera duela bi urte terdi. Denbora tarte horretan, kirol lorpenez gain, bulegoetako lana eraginkorra bezain ukaezina da. Ez dago ikusi nahi ez duena baino itsu handiagorik eta gaur gaurkoz, lur azpiko estrategia makurrak sustatzen dituzten horiek hobe lukete isilik egon. Anoetara joaten direnei galdetu bestela ea egungo kontseiluaren jarraikortasunaren aldekoak ote diren? Gehiengoak baietz erantzungo luke. Duela 30 hilabete baino askoz gehiagok. Ongi egindako lanaren fruitu da hori.

No Response to "Anbizioak etenik ez duenean"

Publicar un comentario