Ongi etorri gure blog-era

Hemen aurkezpen textu bat jarri beharko litzateke.

Iparra galduta


Gaur ez dut prentsarik irakurri. Aurreko astean ezta ere. Ezta aurrekoan ere. Seinale txarra. Baina ez dut gehiago kutsatu nahi. Ez dut zaborrean ibili nahi. Ez daukat gogorik. Jada aski gogorra da nere ogibidea denean nere sentimenduak hain inplikatuak edukitzea. Zaila da oso zuzenean programa bat egitea, eta Realak egiten duena ahots onez kontatzea. Hirugarrena sartzen dizutenean goiari eustea eta ezer gertatzen ez balitz bezala aurrera egitea.

Onerako eta txarrerako, baina Reala oso garrantzitsua zait eguneroko bizitzan. Badaude batzuke esaten dutenak urteekin beste era batean biziko detela, baina ez nago horretaz ziur. Sentimenduak ez dira edonola aldatzen. Hau da hau sufrikarioa. Odolustea. Nahigabea. Eta hala ere bost puntuko "koltxoia" dugu oraindik jaitsiera postuekiko. Eskerrak.

Atzokoaren gainean ez dut ezer komentatzeko gogo handirik. Futbol alorrean Atletikok kolore guztiak atera zizkigun, batez ere defentsiboki, eta ez naiz denok ikusitako hamar mila akatsak azaleratzen arituko. Partidua ikusi zuen edonork garbi ikusi zuen talde honek iparra galdu duela. Eta hori da kezkagarriena.

Egoera larri batetara iritsi gara, denon erruagatik. Bigarren mailako infernua batzuek zeinen azkar ahaztu duten ikusteak sekulako amorrua ematen dit. Lehen mailara bueltatzean iritsi ziren horiek agian ez dute jakingo, baina bigarren maila infernua da. Jasanezina den infernua. Gezurrak, tranpak, ezusteak, partidu okagarriak, arerio gogorrak... eta batez ere bakardadea, antsietatea eta ahaztura. Lehen mailan ez bazaude ez zara ia existitzen.

Hiru urte igaro ditugu purgatoki hartan. Baina badirudi jendeak ahaztu egin dutela. Eta okerrena dena, jokalariek baita ere. Ez dut inola ere dudatan jarriko euren nahia, baina bai euren jarrera. Ez da onargarria talde honek duen pasibotasuna. Amorrua ematen dit zelaiera nola ateratzen diren ikusteak. Eta hori entrenatzailearen errua ere bada neurri handi batean.

Malagarekin etxean galdu ondoren piztu ziren nire alarma guztiak. Racing-en kontrako partidua oso garrantzitsua zen, baina jokalariak lasai. "Ondo gaude", "oraindik bederatzi puntu", "ez gara erotu behar"... horietan izkutatu da taldea orain arte. Aski da. Errealitateari aurrez aurre begiratzeko garaia iritsi da. Talde honek ahaztu egin du denboraldi hasieran erakusten zuen jarrera hori. Realak partidu guztiak %100ra jokatzen zituen, eta horrek ematen zizkion puntuak. Nortasun handiko taldea zen. Orain ordea ez du ezer transmititzen. Eta okerrena da entrenatzaileak ez duela irtenbiderik ikusten. Taldearen gidaria norabiderik gabe.

Horrela gaudenean gainera kirol arlotik kanpo dauden gauza guztiak azaleratzen dira. Gaur ziurtatu didate A Coruñatik diotela Lasartek bi denboraldirako kontratua hitzartua duela Deportivorekin. Ez dakit zer sinetsi. Sporting-en aurka galtzen baldin badu kalera botako dutela ere diote askok. Neretzat erokeria izango litzateke hori bost partidu faltan.

Argi dagoena da Sportingen kontrako partidua finala dela. Horrela ikusten ez duenak ez du leku onean bukatuko. Amaitu dira tontakeriak. Ez dago kontzesio gehiagorik. Denek, jokalariek, entrenatzaileak, hedabideek, zaletuek... horrela ikusi behar dute partidua. Bestela zulo beltzean sartuko gara. Sufritu dutenek bakarrik baloratzen dituzte behar den moduan gauza onak. Horregatik, ez ditut ulertzen jokaera asko. Jokalariena lehena.

No Response to "Iparra galduta"

Publicar un comentario